Gizonezko bat bost metroko altueratik haitzetara erori da Zumaian, Inpernupen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 11:30 aldean gertatu da istripua, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute gizona. Anbulantzian eraman dute zaurituta, Donostia Ospitalera.