Irudiak eta bideoak: Protesta zaratatsuak egin dituzte eskualdean, Katalunia babesteko

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 4a

Kataluniari elkartasuna adierazteko eta demokraziaren defentsan, mobilizazioekin jarraitzen dute eskualdean. Atzo eguerdian sindikatuek deituta egin zituzten elkarretaratzeen ondoren, herritarrek berriro lapikoak atera zituzten kalera iluntzean. Azpeitian, 60 lagun inguru atera zen kalera atzo, urriak 3, kazolak eskutan, Kataluniari babesa erakusteko elkarretaratze zaratatsura. 22:00etan elkartu ziren plazan, eta Alde Zaharreko kaleetatik igaro ziren ondoren. Plazan amaitu zuten errepresioaren aurkako mobilizazioa. Baina ustekabe batekin egin zuten topo atzoko elkarretaratzera batu zirenek. Izan ere, Erdikalean behera zihoazela kataluniar bat "gracies!" oihuka hasi zen, eta plazaraino jarraitu zuen gainerako azpeitiarrekin, kalejira zaratatsuan. Lapiko hotsak isiltzean, eskerrak eman zizkien elkartasun mobilizazioan parte hartu zuten guztiei. Uztarriak bideoa egin du irudiekin.   https://youtu.be/gEsZiDPdxS4   Zarautzen, igandean bezala, protesta zaratatsua egin zuten ehunka lagunek atzo gauean. Herriari itzulia eman ondoren, Lege Zaharraren enparantzan amaitu zuten kazerolada. Ikusi bideoa, Zarauzko Hitzan. Zarautzen, kazerolada. (Twitter: Hodei Iruretagoiena) Zestoako Arroabea auzoan ere kalejira zaratatsua egin zuten eltzeekin hainbat lagunek. Kazerolada egin zuten Arroabean. (Hitza)   https://youtu.be/O_s5ubUauJQ   Zumaian, dozenaka herritarrek giza katea egin zuten Erribera kalean zehar, Demokrazia. Herritarrok dugu hitza lelopean. Giza katea, Zumaian. (Baleike)        

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide