Elkartasun eta babes mezu ugari, Urola Kostatik Kataluniara

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 2a

Atzo, igandea, independentziari buruzko erreferenduma egin zuten Katalunian. Bozkaleku batzuetan istiluak eragin zituten Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak, herritarrei boza ematea eragozteko agindua eman baitzien Espainiako Gobernuak. Oztopoak oztopo, Kataluniako Generalitateak jakinarazi duenez,2.262.424 boto paper zenbatu zituzten atzokoan. Demokrazia eskatzeko eta Kataluniako herriari babesa emateko hainbat mobilizazio egin zuten atzo bertan Urola Kostan. Zestoan giza katea egin zuten eguerdian, Zumaian manifestazioa, Orion festa kataluniarra eta Getarian elkarretaratzea. Bestalde, gaiari lotuta, Beizaman gaur aurkeztu dituzte azaroaren 5ean herri galdeketa egiteko behar zituzten sinadurak. Iluntzean, berriz, elkarretaratzeak eta kazeroladak egin zituzten herriz herri. Azpeitian eta Azkoitian elkarretaratze bana egin zuten arratsaldearen bukaeran, eta gainerako herri guztietan kazeroladak 22:00etan hasita, hala nola Aizarnazabalen, Errezilen, Orion, Zumaian eta Zarautzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide