Oubaddi eta Merino izan dira Euskal Kosta Kroseko garaileak

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 30a, 23:09

Bailarako onenak Guillermo Vahl zarauztarra (01:14:18) eta Uxoa Irigoien getariarra (01:25:06) izan dira

El Hassan Oubaddi izan da garaile gizonezkoetan (Aritz Mutiozabal). 430 korrikalarik osatu dute Zumaia, Getaria eta Zarautz lotu dituen I. Euskal Kosta Krosa maratoi erdia. Goizean euria eta haizea bazegoen ere, eguerdi aldera atertu egin du eta lasterka egiterako giro aproposa izan dute parte hartzaileek. Gizonezkoetan lauko multzo bat iritsi da ihesean Zarautzera, baina Zarauztik Getariarako bidean jada Portugaleteko bizilagun El Hassan Oubaddi aurretik jarri da, eta minututik gorako aldearekin helmugaratu da lehen postuan Zumaian "01:03:53). Emakumezkoetan, Arrecifeko (Las Palmas, Espainia) Aroa Merino izan da garaile, lasterketa ia osoa bakarrik burutu ondoren (01:14:56). Bailarako onenak Guillermo Vahl zarauztarra (01:14:18) eta Uxoa Irigoien (01:25:06) getariarra izan dira, eta herriz herri ondorengoak: Aia: Aitor Hoyos (01:24:59) eta emakumezkorik ez da izan. Getaria: Gorka Gonzalez (01:17:09) eta Uxoa Irigoien (01:25:06). Orio: Iñigo Exposito (01:17:15) eta Gemma Etxabe (01:58:52) Zarautz: Guillermo Vahl (01:14:18) eta Elisabete Garate (01:29:00). Zumaia: Jonan Rodriguez (01:16:27) eta  Leire Baraibar (01:34:39). Sailkapenak eta denborak hemen ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide