Urola Kostakoa zara eta Katalunian izango zara U1ean?

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 29a, 17:18

Igandean, erreferendumaren egunean, Kataluniako giroaren berri emateko asmoz, han diren Urola Kostako bizilagunek ateratako irudiak bildu nahi ditu HITZAk. Katalunian dauden herritarrek bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak eta bideoak bidal ditzakete 'azpeitia@hitza.eus', 'azkoitia@hitza.eus', 'zestoa@hitza.eus' eta 'zarautz@hitza.eus' helbideetara edo Whatsapp bidez 607 49 87 25 telefonora.

Igandean, urriaren 1ean, independentziaz erreferenduma egingo dute Katalunian. Galdeketa bertatik bertara jarraitzeko hara joatekoak dira Urola Kostako hainbat bizilagun. Horregatik, UROLA KOSTAKO HITZAk herritarren argazkiak eta bideoak jaso nahi ditu. Jasotako irudi guztiekin argazki bilduma osatuko du eta webgune honetan ikusgai izango dira igandean bertan. Bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak bildu nahi ditu HITZAk, eta horiek azpeitia@hitza.eus, azkoitia@hitza.eus, zestoa@hitza.eus eta zarautz@hitza.eus helbideetara bidal ditzakete herritarrek. Whatsapp bidez ere bidali ahal izango dira argazkiak, hain zuzen ere, 607 49 87 25 telefono zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide