Iazko samieletako irudi bat.
Samieletarako aurreko asteburuan girotu zuten herria Aizarnazabalen, Euskal Jai Egunarekin. Gaurtik igandera berriro festei helduko diete, eta, atsedenik gabe, ekintzaz betetako egunak izango dituzte. Gaur Umeen Eguna ospatuko dute Aizarnazabalen, eta 19:00etan txupinazoa botako dute festei ofizialki hasiera emanaz. Azken urteetan ohi bezala, txupinazo antzeztua izango da, Lehen, orain eta beti antzezlana herriratuko dute.
Bihartik aurrera, askotariko ekitaldiak izango dira Aizarnazabalen: sagardo txapelketa, kontzertuak, herri afaria, trikiti txapelketa, pilota txapelketa, bertso jaialdia, herri kirol jaialdia... Igandean bukatuko dituzte jaiak Bide Batez taldearen dantzaldiarekin.
Bihar, San Miel egunarekin, Aiako Laurgain, Zumaiako Artadi eta Zarauzko Itxasgain auzoetan festak hasiko dituzte. Hainbat ekitaldi izango da toki horietan ere.
EGITARAUA
Aizarnazabal
Gaur, Umeen Eguna.
11:00-13:00. Puzgarriak.
13:00. Apar festa.
15:00-18:00. Puzgarriak.
18:00. Txokolatada.
19:00. Lehen, orain eta beti txupinazo antzeztua Adiskide bertso elkartearen eskutik.
Ondoren, txupinazoa eta buruhandiak.
20:00. Umeentzako berbenatxoa Martxango taldearekin.
23:00. Berbena Basajaun taldearekin.
Bihar, Samiel eguna.
10:00. Diana herriko txistulariekin.
11:00. Meza Nagusia.
Ondoren, XXXIII. Sagardo Lehiaketa, txorizo dastaketa eta herritarren arteko bolo txapelketa.
16:00. Zezen txikiak eta poniak.
18:00. IX. Joxe Larrarteren Oroimenezko Pilota Txapelketaren finalak.
19:30. Txamukos mariatxien emanaldia.
21:00etatik aurrera, herri afaria, Sagar Dantza Lehiaketa eta berbena Zesuma taldearekin.
Irailak 30, larunbata.
10:30. Elkarrekin ginkana.
16:30. XIII. Mus eta Eskoba Txapelketak, eskolaren azpian.
17:00. Trikitilari Gazteen V. txapelketa. Partaideak: Leire Uranga- Nerea Lopetegi (Zestoa), Intza eta Maria Illarramendi (Zestoa), Araitz Etxaniz (Azkoitia)- Enaitz Alberdi (Azpeitia), Iker Sukia-Ane Urretabizkaia (Lazkao) eta Izaro Oleaga -Jurgi Ituarte (Aizarnazabal).
19:00-21:00. Elektrotxarangarekin kalejira.
22:30. Bertso jaialdia, Atari Soro frontoian. Partaideak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze,
Iker Zubeldia etaUnai Mendizabal.
00:30. Kontzertua: Mesura eta Egurra eta Kitto.
Urriak 1, igandea.
10:00-10:30. Kalejira Musika Eskolako trikitilariekin.
12:30. Meza Nagusia.
Meza amaitzean, Arragoa taldearekin umeentzako ipuin musikatuak.
16:00. Aizarnazabalgo VII. Gazteen Eskuzko Pilota finalak.
18:00. Herri kirol jaialdia herriko plazan. Euskadiko harrijasotzaileen txapelketa. Partaideak: Julio Jimenez, Gorka Etxeberria, Mikel Lopetegi, Odei Iruretagoiena, Xabier Peñagarikano eta Aimar Irigoien. Marka berriaren ezarpena: Joxe Ramon Iruretagoinea Izeta II 100 kiloko kopako harria esku batekin jasoko du minutu batean.
Ondoren, Bide Batez taldearekin dantzaldia, eta, amaitzeko, Trumoi traka.
Aia- Laurgain auzoa
Bihar, Samiel eguna.
10:30. San Migel meza.
Jarraian, hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia: Landarbide eta bere lagunak.
Goiza auzoko trikitilariek alaituko dute.
21:00. Auzo afaria Atseden toki Elkartean. Menua: Tomate entsalada, urdai azpiko tortilla, txuleta entsaladarekin, gazta menbriloarekin, kafea eta kopa. Prezioa: 27 euro. Izen-ematea: Aiako Iturriozena tabernan. Gaur da izena emateko azkenengo eguna.
Afalostean, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
Irailak 30, larunbata.
17:00. Ume jolasak eta txokolatada.
18:30. Tortilla patata lehiaketa.
Ondoren, afari merienda.
23:00. Erromeria Elustondo anai-arrebak.
Zarautz- Itxasmendi auzoa
Bihar, Samiel eguna.
18:30. Jaien hasiera, Txan-Txan agertuko da traka eta suziriekin batera.
19:00. Pintxo-potea, Karpan.
Jarraian, Indi-Jones haurrentzako dantzaldia.
23:30. Gau dantzaldia El Ritmo del Desvan taldearekin (80eko eta 90eko hamarkadetako musika).
Irailak 30, larunbata.
11:00. Arku tiro txapelketa, Gostiola armategiaren eskutik.
12:30. Txan-Txan maskotaren ongietorria.
13:00. Triki-potea auzoko tabernetan.
14:00. Herri bazkaria, karpan. Zuazo tabernan erosi behar dira txartelak, eta gaur da azken eguna.
17:00. Davila DJarekin disko jaia.
Jarraian, Luis El gallegori eta Bernardinori omenaldia.
22:30. Su malabareak eta Hankaluze ikuskizuna.
00:00. Kontzertuak: I am Raros eta Xtasy taldeak.
Urriak 1, igandea.
11:00. Bihotzez lasterketa solidarioa.
11:30-13:30. Haurrentzako parkea, puzgarriekin.
12:00. Toka txapelketa.
13:00. Patata tortilla lehiaketa.
16:00- 19:00. Puzgarriak eta apar festa.
17:00. Dantzaldia, Itxasmendi auzo elkartearen dantza taldea.
18:00. Coverage taldearen musika emanaldia: Marea, Barricada eta Leñoren bertsioak.
Zumaia- Artadi auzoa
Bihar, Samiel eguna.
11:00. Meza.
12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partida: Peru Labaka eta Aizpuru Ioritz Egigurenen eta Bikuñaren kontra.
13:00. Txakolin dastaketa.
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Xabier Euzkitze. Trikitilariak: Ion Ostolaza eta Lutxurdio.
Arratsaldean, bertsolarien bigarren saioa eta erromeria Ion Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariekin.
Irailak 30, larunbata.
16:30. Zezenak eta pottokak.
18:00. Agility, txakurren trebezia erakustaldia.
Ondoren, sagardo dastaketa
eta erromeria Naiara eta Eneritz trikitilariekin.
Urriak 1, igandea.
11:00. Meza.
12:00. Aizkolariak eta harrijasotzaileak.
Ondoren, erromeria Laja eta Alabier trikitilariekin.
14:00. Bazkari herrikoia (bazkarirako txartelak aurrez erosi behar dira).
16:30. Zezenak eta pottokak.
18:00. Artadiko Trikitilari Txapelketa. Parte hartzaileak: Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta, Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, Aitor Uzkudun eta Naira Urresti eta Eider Tolosa eta Lierni Tolosa.
Ondoren, erromeria Laja eta Alabier trikitilariekin.