Manifestazioa deitu eta babestu duten alderdi politikoetako eta eragileetako kideak. (GED)
Katalunian bizitzen ari diren egoeraren aurrean,
Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du Bilbon larunbat arratsalderako. EAJk eta EH Bilduk babestu dute deialdia, eta ELAk eta LABek ere bat egin dute manifestazioarekin. Deialdiarekin bat egin dute Urola Kostako hainbat herritako batzokiek ere, eta manifestaziora joateko autobusak antolatuko dituzte Aian, Orion, Getarian, Zarautzen eta Zumaian.
Herri horietako batzokietan eman daiteke autobusetarako izena, eta larunbatean, manifestazioa baino bi ordu lehenago, 03:30ean, abiatuko dira Bilbora.