2018ko egutegia kaleratuko du Kalea Guztiona Da taldeak, herritarrek aukeratutako muralen argazkiekin

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 27a

Boz gehien lortzen duten 12 irudiekin osatuko dute egutegia. Pertsona bakoitzak hiru argazkiri eman diezaioke botoa.

  Zumaiarren esku utzi du Kalea Guztiona Da taldeak 2018an argitaratuko duen egutegiko argazkien aukeraketa. Urtean zehar egin dituzten muralak jarri dituzte sarean, eta bozketa zabaldu dute Interneten. Hala, boz gehien jasotzen dituzten hamabi irudiekin osatuko dute datorren urterako egutegia. Honako loturan eman daiteke boza gustuko muralaren alde. Joan den urtarrilean ere kaleratu zuten 2017ko egutegia Kalea Guztiona Da taldeko kideek, eta izan zuen erantzunarekin "harituta" gelditu ziren. Horregatik erabaki dute aurten ere kaleratzea. Aurten, iaz baino mural gehiago marraztu eta ezabatu ditu Zumaiako Udalak, ordea. Horregatik, mural gustukoenei boza emateko aukera eskaini diote herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide