Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 26a

Zumaiako AP-8an auto batek eta kamioi batek istripua izan dute 10:15ean, Irunerako norantzan. Talkaren ondorioz, autoa irauli egin da, baina, Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez dute inor ospitalera eraman. Ertzaintzaren arabera, autoak eskuineko erreila oztopatzen du, eta auto ilarak daude oraindik (11:00).    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide