Kataluniako prozesu subiranistari babesa emateko Euskal Herriko hiriburuetan eta herrietan elkarretaratzeak deitu dituzte hainbat eragilek. Urola Kostan ere egingo dituzte kontzentrazioak, oraingoz honako herri hauetan egin dituzte deialdiak.
EH Bilduk deituta,
Azpeitian eta Azkoitian 19:00etan plazan egingo dituzte bilkurak 19:00etan. Zumaian, berriz, Magnolioaren aurrean biltzeko deialdi bateratua egin dute Gure Esku Dagok, ELA, LAB eta ESK sindikatuek, eta EAJk eta EH Bilduk, 20:00etarako,
Demokrazia. Herritarrok dugu hitza lelopean. Zarautzen, berriz, Gure Esku Dagok deitu du kontzentrazioa, 19:30ean, Lege Zaharraren enparantzan.
Bestalde, Getarian biharko (osteguna) deitu du Gure Esko Dagok elkarretaratzea. 19:00etan izango da, herriko plazan. EH Bilduk bat egin du deialdiarekin. Zestoan, berriz, ostiralean, 20:00etan, egingo dute kontzentrazioa plazan, EH Bilduk deituta.
Azkoitiko Udaleko EH Bilduren bozeramaile Iraitz Otañok Twitter bidez jakinarazi duenez, premiazko bozeramaile batzordea deitzea eskatu diote alkateari koalizioko kideek, baina haren ezezkoa jaso dutela salatu du zinegotziak. Hala, EH Bilduk deitu du kontzentrazioa 19:00etarako.
Hona hemen, Otañoren txioa: