Zarauzko Motxian bertso eskolak 20. urteurrena ospatuko du

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 19a

Larunbatean, irailaren 23an, egingo dute festa

Zarauzko Motxian bertso eskolak 20 urte bete ditu aurten, eta urtean zehar zenbait ekitaldi egin badu ere, larunbatean (irailaren 23a) urteurren festa ospatuko dute kide izandakoak eta kide direnek. Musika plazan elkartuko dira, 11:00etan, eta bertan hamaiketakoa egingo dute, trikitilarien laguntzarekin. Ondoren, bertso-triki-poteoa egingo dute herrian. 14:30ean, bazkaria izango dute Txiki Polit tabernan, eta bazkalostean, Motxianen oroimen-emanaldia eta bat-bateko bertso saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide