Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, herritar ugari elkartu zen larunbatean Zumaian, Olagarro Egunean. Goizetik hasita, ekintza ugari egin zituzten herrian, eta molusku preziatua izan zen eguneko protagonista nagusia: zopan, patatekin, arrozarekin eta brotxetan dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Kirol eta kultura ekitaldiekin osatu zuten
egitaraua, eta Baleikek argazki galeria egin du.
Hemen ikus daitezke argazki guztiak.