[ARGAZKI BILDUMA] Igon Manzisidor eta Intza Uranga izan dira Akoako Birako irabazleak

Nerea Uranga 2017ko irailaren 17a

120 lasterkarik parte hartu dute proban

Urtero bezala, aurten ere giro paregabea sortu da Akoako Bira probaren bueltan. 12. edizioa jokatu da aurten eta 120 lasterkarik irten dute proban. Helmugan aurrenak Igon Manzisidor debarra (00:29:53) gizonezkoetan eta Intza Uranga zumaiarra  (00:36:10) emakumezkoetan izan dira. Lehen zestoarrak, berriz, gizonezkoetan Jon Alberdi (00:31:02, laugarrena sailkapen nagusian) eta emakumezkoetan Udane Cabanillas (00:49:52) izan dira. Segidan, hainbat haurrek Akoako III. Bira Txikia jokatu dute, eta denek gozokiak jaso dituzte sari gisa. Proba nagusiaren sari banaketa egin aurretik, asto lasterketa jokatu da. Zazpi astok irten dute, eta aurten batzuk norabide batean eta besteak beste norabidean egin dute. Izan da asto gainean oso metro gutxi egin dituenik ere. Azkenean, bi buelta osatzen aurrena Joxe Mari Albisu izan da. AKOAKO 12. BIRA Gizonezkoetan 1. Igon Manzisidor Arruti (Deba): 00:29:53 2. Xabat Manzisidor Hermina (Azpeitia): 00:30:19 3. Guillermo Vahl Pedrosa (Zarautz): 00:30:32 4. Jon Alberdi Etxabe (Zestoa): 00:31:02 5. Jexux Zelaia Etxaniz (Azpeitia): 00:32:15 6. Borja Murillo Iriarte (Zarautz): 00:32:21 7. Tomas Agirre Iraola (Zarautz): 00:32:28 8. Mikel Etxeberria Urbieta (Zumaia): 00:33:03 9. Julen Diez Aranzamendi (Sodupe): 00:33:30 10. Mikel Olaizola Borda (Azpeitia): 00:33:38 Emakumezkoetan 1. Intza Uranga Aizpurua (Zumaia): 00:36:10 2. Anie Mendia Vicente (Hondarribia): 00:36:47 3. Nerea Amilibia Arruti (Zarautz): 00:37:26 4. Amaiur Iglesias Insausti (Errenteria): 00:39:27 5. Alazne Irureta Garate (Aizarnazabal): 00:39:48 6. Itziar Freire Irigoien (Zarautz): 00:39:56 7. Garbiñe Zapirain Aizpurua (Zarautz): 00:43:00 8. Agurtzane Arriola Diez (Elgoibar): 00:44:01 9. Gema Segurola Gurrutxaga (Azpeitia): 00:45:12 10. Miren Ione Barrena Lopetegi (Donostia): 00:45:49 [flickr_set id="72157685265689262"]    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide