Arlo sozioekonomikoa sustatzeko diru laguntzak emango ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 11

Irailaren 30a da ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak sustatzeko laguntzak eskatzeko azken eguna.

Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Igor Iturain diru laguntzen azalpenak ematen. (A.L.S.) Urola Kostako Udal Elkarteak diru laguntza deialdia egin du ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak sustatzeko. Aurreko urteetan hainbat laguntza eskaini dituzte mankomunitateak zein kostako udalek arlo sozioekonomikoa bultzateko. Aurten, aldiz, bateratu egin ditutzte eta, guztira, 230.000 euro emango ditu udal elkarteak. Hala onartu zuen zuzendaritza batzordeak uztailaren 7an, aho batez. Hona hemen xehetasunak: 1. Jarduera ekonomikoak sortzeko diru laguntzak: enpresak sortzeko diru laguntzak dira.60.000 euro gorde dira lerro honetarako. 2. Enpleguaren sustapena: prestakuntza jaso ondorengo kontratazioetarako diru laguntzak dira. Eskualdeko enpresentzako diru laguntzak dira, prestakuntza bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko. 90.000 euro gorde dira lerro honetarako. 3. Inbertsioetarako diru laguntzak: Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. 50.000 euro gorde dira lerro honetarako. 4. Lankidetza egitasmoak garatzeko diru laguntzak: Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako. 30.0000 euro gorde dira lerro honetarako. Azken bi lerroak berriak dira. Bete behar diren baldintzen zein laguntzen oinarrien inguruko xehetasunak Urola Kostako Udal Elkartearen atarian daude eskuragarri. Eskabideak aurkezteko azken eguna irailaren 30a da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide