Larunbatean, Euskal Jai Eguna ospatuko dute Zarautzen, eta handik itzultzeko gaueko autobus bereziak jarri ditu Lurraldebusek. Bi linea indartuko dituzte egun horretan: bata UK03 linea izango da, Zarautzetik Azkoitirakoa, eta Aizarnazabalen, Zestoan eta Azpeitian geldialdiak egingo ditu autobus horrek. Honako ordutegia izango du:
UK03 linea, Zarauztik Azkoitirakoa. (Lurraldebus)
Zumaiatik Donostiara doan UK49G linea, berriz, indartu egingo dute larunbat gauean. Zarauztik Zumaiarako norantzan, 00:15ean, 00:45ean, 01:45ean, 02:45ean, 03:45ean, 04:45ean, 05:45ean eta 06:45ean aterako dira autobusak.