Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusia bueltan da da. Aurtengoa jokatuko den 17. aldia izango da: irailaren 23an hasiko da Baigorrin, eta abenduaren 17an egingo dute final nagusia, Barakaldoko BECen. Azken txapelketan bezalaxe, 14 saioz osatuta egongo da aurtengoa ere.
Guztira, 43 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan; orain dela lau urteko finalistek zuzenean eskuratu zuten lehiarako txartela, eta gainerakoek herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute. Horien artean, dira Urola Kostako lau bertsolari: Jon Maia zumaiarra, Beñat Lizaso azpeitiarra, Nahikari Gabilondo zarauztarra eta Felix Zubia zarauztarra.
Euskal Herriko bertsozale elkarteak jakinarazi duenez, irailaren 12an egingo dute txapelketaren aurkezpen ofiziala, eta irailaren 20an, berriz, aurkezpen festa.