Lopezek jokatuko du gaur Bilboko frontoi laburreko finala

Baleike.Eus 2017ko abuztuaren 27a

Bilbon jokatzen den frontoi laburreko txapelketako bigarren finalaurrekoa bertan behera geratu zen aste honetan pilotakada baten ondorioz kristalezko erreboteko horma hautsi zelako. Imanol Lopez markagailuan aurretik zihoan partida atzeratu zenean.

Imanol Lopez Lehen seta Lopezek irabazi zuen 7-12 emaitzarekin eta bigarrenean 2-4 irabazten ari zen, horma hautsi zenean. Atzo jokatu ziren finalaurreko horretako azken tantuak eta, uste baino gehiago kostatuta, zumaiarrak irabazi zuen. Olharan arriskatzera atera zen eta 9na eta 10na berdindu zuen. Azken bi tantuak, baina, Lopezek irabazi zituen eta 10-12 emaitzarekin irabazi zuen bigarren seta. Bilboko frontoi laburreko finala gaur jokatuko da, 17:45etik aurrera, eta aurkari Aritz Erkiaga izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide