Agin Laburu bertsotan, poteoan (Eire Salegi)
Oikiako San Bartolome jaiak azken txanpan sartu dira. Bi egun besterik ez dira geratzen aurtengo jaiak amaitzeko, baina oraindik ere festez gozatzeko nahikoa aukera izango dute oikiarrek eta bertara inguratzen direnek.
Atzo Euskal Jai eguna izan zuten Oikian, eta halako egunetan gertatu bezala, ez ziren falta izan bertso saioak edo sagardo dastatzeak. Goizean bertso poteoa egon zen Unai Agirre eta Agin Labururekin. Sagardo dastatzea, berriz, arratsaldean egin zen eta, harekin batera, batukada ere izan zen. Eire Salegik ateratako argazkietan ikus daiteke hori.
Esan bezala, bi egun falta dira aurtengo sanbartolomeak amaitzeko. Hemen duzue bi egun hauetako egitaraua:
ABUZTUAK 27 IGANDEA
12:30 GORRITIREN ANIMALIAK
14:00 Herriko edadetuen bazkaria Muniosoron.
18:00 HERRI KIROL JAIALDIA, MUJIKA-MUGERTZA aizkolariak eta TELLERIA-IZETA III harrijasotzaileekin.
Ondoren, IDI-DEMA ERAKUSTALDIA. ETXETXO eta BARRIOLA-ren idi parearekin.
22:30 IZER eta ALABIER trikitilariekin erromeria
ABUZTUAK 28 ASTELEHENA SAN AGUSTIN EGUNA
11:00 Atracciones Sanz-en eskutik, UMEENTZAT FESTA JOLAS ETA PUZGARRIEKIN.
Goizeko jaiari bukaera emateko APAR FESTA
13:30 Umeen Herri Bazkaria
16:30 XI. Karrikotxe jeitsiera
18:00 EKAIN-TXOU ikuskizuna
Ondoren, txokolatea nahi duen guztiarentzat
20:30 D JAI “Andonik mugitzen nau” saioarekin dantzaldia
Gauerdian, ESKUBELTZ PIROTEKNIAren eskutik KOLORETAKO SUAK
Bukatzeko, parranda eta jai giroa ziurtatuta goizalderarte. EUSKAL ROCKaren historiako kantuak tabernetan.