Bizikleta erakusketa eta karrera miniak atzo goizean Oikian

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 26a

Txirrindulari txikiekin aritu ziren lehian Oikiako San Bartolome jaietan murgilduta daude herritarrak. Festa egitarauarekin jarraituta, atzo goizean bizikleta erakusketa eduki zuten, eta baita lasterketa minia ere. Jostailuzko bizikleta txikiekin egin zituzten lasterketak.
Herri bazkaria ere ez zen falta izan atzo. Goizean zehar aritu ziren bertako sukaldariak paella handi bat prestatzen eta frontoian eduki zuten bazkaria. Jarraian erromeria izango zuten eta honen amaieran jokoak. Ikusi argazki galeria osoa Baleike.eus atarian. Argazkiak: Eire Salegi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide