Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailaren 24an hasi zen XLVI. Dinastia Etxabe pilota txapelketa hilabete geroago, gaur, helduko da bere amaierara. 22:00etan hasita jokatuko dira txapelketako azken partidak, finalak, Aitzuru pilotalekuan.
Bi izango dira jokatuko diren partidak. Gazte-jubenilen mailan, Egiguren eta Oliden, Agirremalloa eta Etxeberriaren aurka arituko dira. 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Egiguren eta Bikuña, Zubizarreta eta Iruritaren aurka.
Bi partiden amaieran sari-banaketa ekitaldia egingo da.