Oikiako San Bartolome jaien baitan, atzo arratsaldean asto probak izan ziren. Lau izan ziren parte-hartzaileak, beraien astoekin: Peio Etxabe eta Kimi, Angel Artabila eta Makario, Unai Gijarro eta Valentino eta Iñaki Muniosoro eta Kixkur. Gijarro eta Valentino izan ziren irabazleak harriari tiraka. Argazkiak: Eire Salegi.