Iñigo Peña eta Francisco Cubelos
Atzo arratsaldean jokatu zituzten K2 1.000 metro kategoriako finalerdiak. Finalerdi bakoitzetik (hiru finalaurreko izan ziren) lehen hirurak sailkatzen ziren A finalera. Peña eta Cubelos bigarren finalaurrekoan bigarren izan ziren eta, beraz, finalera sailkatu dira.
Finala bihar, larunbatean, 12:08an jokatuko da. Han ikusiko da denboraldia modu ezin hobean amaitzeko gai diren.