Esku pilota partida Oikian, San Bartolomen egunez. Argazkia: Eire Salegi
San Bartolome egunarekin hasi dira gaur Oikiako sanbartolomeak. Eguerdian pilota partidak jokatu dira eta, zaletuen gozamenerako, ezin lehiatuagoak izan dira.
Hala, lehen partidan azken tantura arte egin behar izan da zain irabazleak zein ziren jakiteko: Larrañaga eta Etxabel 22 eta 21 emaitzarekin irabazi diete Aristi eta Beristaini. Bigarren partida ere borrokatua izan da eta E. Labakak eta Uriondok 22 eta 18 emaitzarekin irabazi diete Salaberria eta Madariagari.