Donostiako Zinemaldiko
sail ofizialean lehiatuko da Handia filma, Jon Garañok eta Aitor Arregik egindakoa. Gaur ezagutarazi dute filmaren lehenengo
teaser-a,
BERRIAk jakinarazi duenez. Eskualdean grabatu dituzte irudi batzuk, besteak beste, Beizaman, Zestoan, Zumaian eta Zarautzen. Era berean, Iñigo Azpitarte zarauztarrak ere hartu du parte filmean.
Urriaren 20an estreinatuko dute Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren bizitzan oinarritutako filma.
https://vimeo.com/230421810