Lopez eta Egiguren
Mikel Egigurenek eta Imanol Lopezek osatutako bikoteak bi setetan irabazi zuten Hondarribiko Grand Slameko finalaurrekoak. Lehen setean 15-11 emaitzarekin irabazi zieten Zulaika eta Inzari eta bigarrenean 15-6rekin.
Finala datorren ostiralean jokatuko da Jostaldi frontoian. Aurkariak A. Erkiaga eta Irastorza izango dira. Ikusiko da nork jokatuko duen Lopezekin, Egiguren baja izango baita gainkarga bat medio.