Getariako trainerua, VIII. ZAE Ikurriñan
Gaur eguerdian lehiatu dute VIII. ZAE Ikurriña, eta Donostiarrak eraman du KAE 1 Ligako bandera. Getariarrek bigarren egin dute, irabazlearengandik ia 12 segundura. Oriokoak laugarren postuan sailkatu dira, eta etxekoak, Enbatakoak, zazpigarren postuan. Zumaiako Telmo Deunek zortzigarren postua lortu du.
Hona hemen gaurko sailkapena:
- Donostiarra 21:08,91
- Getaria 21:21,15
- Lekittarra 21:21,41
- Orio 21:40,84
- Santurtzi 21:41,84
- Deusto 21:43,28
- Zarautz 21:45,83
- Zumaia 21:50,12
- Arkote 22:01,59
- Pedreña 22:13,80
- Portugalete 22:22,22
- Hondarribia 22:28,15