Itxas-Gain hirugarren Euskadiko itsas kayak txapelketan

Baleike.Eus 2017ko abuztuaren 15a

Beste bi domina lortu ditu Itxas-Gainek Espainiako maratoi kopan

Getaria-Donostia itsas kayak probako irudi bat (Peio Romatet) Fortuna Elkarteak antolatutako Getaria-Donostia itsas kayak proba jokatu da igande honetan. Euskadiko txapelketa ere jokatzen zen. 16 kilometroko itsas zeharkaldi honetan izan dira Zumaiako Itxas-Gain taldeko kideak.
Senior mailan, K2an, Kepa Txapartegi eta Unai Azkune laugarren izan dira 90:18:38 denborarekin. Beteranoetan, K2an, Raul Moreno eta Vicente Royo bigarren izan dira, 95:44:91 denborarekin, eta Maite Etxabe eta Peio Romatet hirugarren, 107:27:10 denborarekin.K1ean, beteranoak +50 mailan, Karmelo Txapartegi (138:07:70) eta Javier Solozabal (138:09:09), 14. eta 15. izan dira, hurrenez hurren. Taldeka, Itxas-Gain hirugarrena izan da sailkapenean.Ontzi tradizionaletan beste zumaiar bat aritu zen, Yon Yeregi. Laugarren heldu zen 129:53:09 denborarekin. Ikusi irudi galeria Baleike.eus atarian.

Bi domina Espainiako maratoi kopan

Irati Osak urrezko domina lortu zuen 23 urtez azpikoen K1eko proban; Martin Egañak eta Xabier Osak, berriz, zilarrezkoa irabazi zuten K-2 senior mailan. Zumaiako piraguismo taldetik beste piraguista gehiago ere hurreratu ziren Trasonara. Unai Ilundain eta Unai Casquero seigarren izan ziren K2 kadetetan, Imanol Txapartegi 14. K1 kadetetan, Itziar Carmona hamargarren K1 kadetetan eta Sara Rezola 14.; Helene Carmona, berriz, 14.a izan zen K1 juniorretan. Taldeka bederatzigarren postuan sailkatu zen Itxas-Gain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide