'Nolako Zumaia nahi dugu" galdetu zuten atzo, Giri Egunean

Baleike.Eus 2017ko abuztuaren 14a

Algorri inguruan zintzilikatu zuten pankarta. Torreberri gaztetxeak antolatuta, Giri Eguna egin zuten atzo. Eztabaida eta kalejira egin zuten, gaztetxetik Algorriko labarretaraino. Itzurundik ikus zitekeen pankarta zintzilikatu zuten gazteek. 'Welcome to Flyschland. Nolako Zumaia nahi dugu?' galdetzen zen bertan. Ez zuen asko iraun, udaltzainek denbora gutxira kendu zuten-eta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide