Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euripean ospatu dituzte Zestoako eta Zumaiako San Lorente auzoan San Lorentzo jaiak. Eguraldia lagun izan ez badute ere, ordea, dozenaka lagun elkartu dira auzoko ermitan, eta giroa alaitzea lortu dute bertaratu direnek. Goizean, meza egin dute bailarako hildakoen alde, eta gero pottokekin eta zezen txikiekin jolasteko aukera izan dute umeek, Gorritiren abereen eskutik. Ermita kanpoan, berriz, hamaiketakoa egiteko elkartu dira auzotarrak eta ingurukoak.
[flickr_set id="72157687328136256"]