Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Lorentzo Eguna izango da bihar, eta San Lorente auzoan hainbat ospakizun izango dituzte goizetik aurrera, Zestoako eta Zumaiako udalek antolatuta.11:00etan, meza egingo dute bailarako hildakoen alde, eta 12:00etan umeentzako entzierroa egingo dute, Gorritiren zezenekin.
Ondoren, umeentzako jolasak egingo dituzte, eta Gorriti eta bere abereak ere izango dira auzoan. Azkenik, txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.