Saio hauetatik lehena asteazken honetan bertan egingo da Odietan, 18:30etik aurrera. Hurrengo biak Santiago hondartzan egingo dira: abuztuaren 16an 16:00etatik 19:00etara eta hilaren 23an 11:00etatik 14:00etara.
Andoni Bastarrika azpeitiarrak hondarrezko eskultura tailerra emango du datozen egunotan Zumaian. Hiru saio izango dira guztira, lehena Odietan eta hurrengo biak Santiago hondartzan.