Angel Martin Azkoitiko Kirol zinegotzia eta Mikel Rodriguez Azpeitia Cup-eko kidea. (Azkoitiko Udala)
Azpeitia Cup-ek eta Azkoitiko Udalak laugarren urtez antolatu dute Futbol Festa 3x3. Irailaren 8tik 10era bitartean jokatuko dituzte futbol partidak, Azkoitiko plazan, eta parte hartzeko dagoeneko eman daiteke izena, Azpeitia Cup-en webgunean, Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan eta Azpeitik Halcon Bidaiaken. Izena emateko azken eguna abuztuaren 20a izango da.
Iaz 115 taldek hartu zuten parte, eta aurten, dagoeneko, 100 bat taldek eman dute izena. Azkoitiko, Azpeitiko, Errezilgo, Zestoako, Zumaiako, Getariako, Zarauzko, Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko bost eta 11 urte bitarteko neska-mutilek hartu dezakete parte ekimenean. Taldeak hiru eta bost kide artekoak izango dira.
"10 minutuko partiduak jokatzen dira, talde bakoitzak bospasei. Ez da emaitzik kontutan hartzen, ez dago klasifikaziorik eta taldeak mistoak izan daitezke. Nahi duguna da neska-mutilek ondo pasatzea eta horretarako jartzen dugun muga bakarra adinarena da", dio esan du Mikel Rodriguez antolatzaileak. Izan ere, haur bakoitzari kamiseta bat ematen diete futbol festaren hasieran, eta amaieran, guztiek domina bana jasotzen dute.