XXIX. Argazki Lehiaketaren erakusketa ikus daiteke Oxford aretoan

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 4a

Abuztuaren 14ra bitartean ikus daitezke lanak. (Zumaiako Udala) Zumaiako XXIX. Argazki Lehiaketaren lan sarituak eta epaimahaiak aukeratutako lan onenak ikus daitezke uztailaren 28az geroztik Alondigako Oxford aretoan. Abuztuaren 14ra arte dago zabalik erakusketa; egunero, 18:30etik 20:30era bitartean ikus daitezke lanak. Arkitektura izan du ardatz aurtengo lehiaketak. Honako argazkilarien lanak ikus daitezke erakusketan: Diego Pedra Benzal (1. sariduna), Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz (2. sariduna), Ruben Redondo Herrero (3. sariduna), Jorge Murgiondo Gallastegi (zumaiar onenari saria), Miguel Cavero Carazo, Joseba Leturia Berasategi, Jose Agustin Gurrutxaga Garagarza, Gerardo Garcia Gonzalez, Oskar Gaskon Marañon, Javier Yarnoz Sanchez, Imanol Mondragon Albizua, Javier Ortiz Moreno, Jose Beut Duato, Francisco Senon Rubio, Margarita Mata Ortiz, Xavier Ferrer Chust, Juan Manuel Maroto Romo, Xabier Mata Moya, Angel Martinez Perez, Andres Lozando del real, David de Llodio Olaizola, Peio Romatet Esteibar, Angel Aldalur Zubia eta Soraya Lopez Lopez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide