Urola Kostako herritarren %23ak euskaraz egin du 2016ko errenta aitorpena

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 3a

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen ahalegin berezia egiten ari dira euskara arloko eragileak. Besteak beste, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu zuten UEMAk eta hainbat udalek, eta gaur jakinarazi dituzte 2016ko errenta aitorpeneko datuak. Aia, Getaria, Orio, Zarautzen eta Zumaian herritarren %23ak egin du errenta aitorpena euskaraz.  Denera Urola Kostako 22.301 lagunek egin dute errenta aitorpena, eta horietatik 5.103 herritarrek euskaraz egin dute.

Errenta aitorpena euskaraz herriz herri: - Aian %33,04ak, 342 lagunek. - Getarian %26,38ak, 387 herritarrek. - Orion %24,92ak, 752 lagunek. - Zarautzen %20,44ak, 2.392 herritarrek. - Zumaian %24, 23ak, 1.230 lagunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide