San Lorente auzoan festak ospatuko dituzte hilaren 10ean

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 3a

Abuztuaren 10ean, San Lorentzo Egunean, San Lorente auzoan festak ospatuko dituzte, eta Zestoako eta Zumaiako udalek hainbat ekintza antolatu dute egun horretarako. 11:00etan, meza egingo dute bailarako hildakoen alde, eta 12:00etan umeentzako entzierroa egingo dute, Gorritiren zezenekin. Ondoren, umeentzako jolasak egingo dituzte, eta Gorriti eta bere abereak ere izango dira auzoan. Azkenik, txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide