Kauldi Odriozola eskubaloiko munduko txapeldunari omenaldi beroa egin diote Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 2a

Espainiako selekzioarekin junior mailako munduko txapelketa irabazi ostean, omenaldi beroa egin zioten atzo arratsaldean Zumaian Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariari. Herriko kaleetan, txarangaren laguntzarekin, kalejira egin ostean, Kofradiako balkoira igo zen Bidasoako jokalaria, bere lagunekin eta herriko eskubaloi taldeko kideekin batera. Dozenaka herritarren aurrean, eskerrak eman zizkien bertaratu ziren guztiei. "Gure helburua domina lortzea zen eta urrea lortu dugu", esan zuen. Adierazi zuen unerik gogorrena finalekoa izan zela, epaileek aurkariei penalti bat eman ziotenean: "Pentsatzen genuen hor galduko genuela, baina gure atezainak gelditu egin zuen". Azkenean, Espainiak lortu zuen garaipenaren gola. Baleike.eus-en ikus daitezke atzoko omenaldiko bideoa eta argazki guztiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide