Kepa del Hoyo presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 1a

Atzo hil zen Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Kalera Kalera dinamikak gaurko. 20:00etan elkartuko dira, Erribera kalean, magnolio aurrean. Hogei urte zeramatzan Del Hoyo galdakoztarrak preso. Atzo hil zen Badajozeko kartzelan (Espainia), bihotzekoak jota.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide