Eskubaloiko munduko txapelduna den Kauldi Odriozola Yeregik omenaldia jasoko du gaur Zumaian. Aljerian junior mailako Eskubaloiko Munduko Txapelketa jokatu berri da; bertan, zumaiarrak parte hartu du Espainiako Selekzioarekin, eta munduko
txapeldun izatea lortu du taldeak, finalean Danimarkari 38-39 irabazita.
Hori dela eta, omenaldia egingo diote kirolariari, gaur, asteartea, 19:00tan. Beheko Plazatik irtenda, txarangaren laguntzaz, Erribera kaletik barrena kofradira joango dira, eta bertan amaituko da ekitaldia. Zumaiako eskubaloi zale, bazkide, lagun eta herri guztiari dei egin diote omenaldian parte har dezaten, eta kamiseta gorria jantzita azaltzeko eskatu dute, "omenaldiari kolorea emateko".