Kauldi Odriozola, Munduko txapeldun

Baleike.Eus 2017ko uztailaren 31

Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak munduko txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin. Atzo arratsaldean jokatu zen junior mailako Munduko txapelketako finala eta Espainiak, luzapenean, 38-39 emaitzarekin irabazi zion Danimarkari. Odriozolak bost gol sartu zituen.

Espainiako Selekzioko kideak, partida amaitu ondoren Partida latza, gogorra, berdindua izan zen. Espainiako selekzioak aurrea hartu zuen markagailuan eta hirugarren minuturako oraindik heltzeko zeudela 0-3 emaitzarekin aurretik jarri zen. Pixkanaka daniarrak aldea txikitzen joan ziren eta lehen zatiko erdira heltzerakoan 8 goleko berdinketa jarri zen markagailuan. Gol gutxiko aldearekin, baina Espainia aurretik joan zen markagailuan lehen zati horretan. Atsedenaldira 16-18 emaitzarekin joan ziren. Bigarren zatian ere indartsu atera zen Espainia eta aldea lau golera zabaldu zuen (16-20, 17-21, 18-22, 20-14). Daniarrek hortzak estutu zituzten eta aldea jaisten joan ziren eta partida amaierara ezin berdinduago heldu ziren bi taldeak. Une horretan jarri ziren daniarrak lehen aldiz aurretik markagailuan. 60 minutuko partidaren amaierara 34nako berdinketarekin heldu ziren, baina, daniarrek partida eta txapelketa irabazteko aukera ezin hobea izan zuten eskutan, epaileek penalti bat eman zietelako daniarrei denbora agortuta zegoenean. Xoan Ledo atezainak, ordea, geratu egin zuen penaltia eta luzapenera joan ziren. Luzapenean Dujshevaev jokalariak hiru gol sartu zituen, horietatik hirugarrena azken segundoan. Gol horiei eta Muñozek eta Gomezek sartutako golei esker, Espainiak 38-39 emaitzarekin irabazi zuen Espainiak Munduko txapelketa. Kauldik 30 minutu jokatu zituen partida horretan eta bost gol erdietsi zituen egindako zazpi jaurtiketetatik. Gehienak, lau, lehen zatian sartu ditu. Denboraldi apartari ezin modu hobeagoan eman dio amaiera zumaiar gazteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide