Festetan "adi" ibiltzeko ohartarazi du Ertzaintzak

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 28a

Azpeitiko festen atarian, norbere gauzak zaintzeko oharra plazaratu du Ertzaintzak. Era berean, kostako bizilagunengana ere igorri dute mezua, eta hainbat gomendio eman dute. "Balio handiko gauzak" soinean ez eramateko adierazi dute, eta poltsa "ondo itxita" eta aurrekaldean edukitzeko gomendatu dute. Horrez gain, sakeleko telefonoak, jantziak eta diru-zorroak inon ez uzteko ohartarazi dute. Festetan herritarrak leku "aldendu, ilun eta bakartietara" joatea ekidin dezatela eta jazarpen eta indarkeria jokabideak salatu ditzatela ere adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide