Auto bat ia itsasora erori da, Getarian izandako istripuan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 24a

Auto bat bidetik atera da gaur arratsaldean, 15:15 inguruan, Getaria eta Zumaia artean, N-634 errepidean. Itsasora erortzeko asko falta ez zitzaiola gelditu da ibilgailua, eta garabi batek kendu behar izan du bidetik. Pertsona bat arin zaurituta eraman dute Zarauzko anbulatoriora, eta istripuak ez du eraginik izan trafikoan. Beheko irudian ikus daiteke non gertatu den ezbeharra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide