Selekzioko piraguistak, Itxas-Gainekoak tartean. (Itxasgain)
Larunbatean, ehunka ontzi bildu ziren Valladolideko nazioarteko estropadan, tartean Itxas-Gaineko laukoteak. K4 senior mailan, Helene Carmona eta Irati Osa hirugarren izan ziren Euskal Selekzioko ontzian, lema hautsi zuten arren; gizonen artean, Martin Egaña laugarren izan zen, hau ere selekzioaren ontziarekin. Kadete mailan, Itxas-Gain bosgarren izan zen, Imanol Txapartegik, Unai Casquerok, Unai Ilundainek eta Alex Lazkanok osatutako laukotearekin.
Igandean, Sanabrian jokatu zen estropada, hura ere nazioartekoa. Irati Osak garaipena lortu zuen bakarka, sailkapen nagusian. K4koan, berriro podiumera igo ziren Osa eta Carmona, Euskal Selekzioko ontziaren bigarren sailkatuta. Martin Egaña zortzigarren izan zen selekzioko K4arekin; eta Itxas-Gaineko kadeteak, berriro bosgarren.