Zumaiako San Telmo baseliza margotuta agertu da gaur goizean

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 16a

'Freedom is coming' esaldia irakur zitekeen ermitaren horma batean, baina dagoeneko margoa ezabatzen ari dira udal brigadako langileak.

Ermitaren horma batean irakur zitekeen 'Freedom is coming' esaldia. (Jesus Arregi) Sare sozialetan zabaldutako irudian ikus daitekeenez, Zumaiako San Telmo baseliza margotuta agertu da gaur goizean. Haren horma batean Freedom is coming esaldia irakur zitekeen, baina dagoeneko margoa ezabatzen ari dira udal brigadako langileak. Gaur eguerdira bitartean inork ez du bere gain hartu pintaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide