Iñigo Peña palista zumaiarrak urrezko domina irabazi du gaur Europako Txapelketan

Baleike.Eus 2017ko uztailaren 16a

Bi domina lortu ditu zumaiarrak Bulgarian jokatu den Europako Piraguismo Txapelketan. Atzo brontzezko eskuratu zuen K2 1.000 metroko proban, eta gaur podiumeko goiko koskaraino igo da Espainiako K4 ontziko taldekideekin batera..

Iñigo Peña –eskuinetik aurrena–, taldeekideekin gaur lortutako dominari eutsita. (Baleike.eus) Asteburu borobila ari da izaten Iñigo Peña palista zumaiarrarentzat. Izan ere, Bulgarian jokatu zen Europako Piraguismo Txapelketan bi domina eskuratu ditu. Atzo, brontzezko domina irabazi zuen K2 modalitateko 1.000 metroko proban, Francisco Cubelosekin batera. Gaur, berriz, podiumeko goiko koskaraino igo da Espainiako K4 ontzia osatu duten Cubelos, Cabañin eta Walz taldekideekin batera.
Poloniako ontzia izan da bigarren, segundo laurdenera helmugaratuta,eta hirugarren postua Slovakiak lortu du, horiek ere segundo erditik beherako tartean bukatu dute proba. Hiru ontziak pare-parean iritsi dira, baina Espainiakoak sartu du muturra lehen postuan. Sailkapena: k4 1.000 metro 1. Espainia (2:54.374) 2. Polonia (2:54.658) 3. Eslovakia (2:54.666) 4. Txekiar Errepublika (2:56.734) 5. Alemania (2:56.878) 6. Bielorrusia (2:58.106) 7. Serbia (2:59.886) 8. Errusia (3:00.154) 9. Hungaria (3:03.970)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide