Txilen jokatzen ari den txapelketako final-laurdenetan izango da Alex Uranga bodyboardlaria

Baleike.Eus 2017ko uztailaren 16a

Lehen aukeran lortu zuen Alex Urangak atzo Antofagastako Txapelketako (Txile) final-laurdenetarako txartela. Laugarren errondan, txandako onena izan zen, eta aurrera egin zuen zuzenean.

Alex Uranga Txilen kazetari batekin hizketan. (Baleike.eus) Lehen aukeran lortu zuen Alex Uranga zumaiar bodyboardlariak atzo Antofagastako Txapelketako (Txile) final-laurdenetarako txartela. Laugarren errondan, txandako onena izan zen, eta aurrera egin zuen zuzenean. Roberto Bruno eta Dudu Pedra brasildarrak izan zituen aurkari Urangak laugarren txanda horretan. Aurreko txandetan bezala, zumaiarrak ondo dominatu zituen aurkariak. 8,25 metroko olatuak aukera eman zion txandan aurrea hartzeko eta ordutik aurrera kontrolpean izan zuen lehia. Azkenean, 13,75 punturekin egin zuen aurrera. Zortzi surflari ariko dira hurrengo txandan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide