Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo arratsaldean, Gipuzkoako Emakumezkoen Traineru Ligako 6. jardunaldia eta KAE 1 Ligako estropada jokatu ziren Orion. Nesken lehiari dagokionean San Juanek (10:45,10) irabazi zuen Orioko Bandera. Bigarren izan zen Hibaika (10:49,78) eta hirugarren postuan sailkatu zen Orio (10:54,66).
Gizonezkoen estropadan, Santurtzik (19:47:00) eskuratu zuen Orioko X. Bisigu Eguna Ikurrina. Bigarren izan zen Donostiarra (19:57:00), eta hirugarren sailkatu zen Zumaia (20:06,68). Zarauzko trainerua laugarrena izan zen, ibilbidea 20:12,04 denboran osatuta, eta Getaria (20:23:12) zazpigarren sailkatu zen. Etxeko taldea (20:44,08) 11. postuan iritsi zen helmugara. Atzoko emaitzak kontutan hartuta, Zumaia 3. postuan kokatu da sailkapen nagusian.
Oharra: Santurtziko taldearen azken bi argazkiak Joxemari Olasagastirenak dira.
[flickr_set id="72157686327663965"]
[flickr_set id="72157683554116524"]