Iñigo Peña zumaiar palistak brontzezko domina lortu du Europako Txapelketan

Baleike.Eus 2017ko uztailaren 15a

Iñigo Peña zumaiarrak beste lorpen handi bat gehitu du bere palmaresera: Europako Txapelketako brontzezko domina irabazi berri du Francisco Cubelos kidearekin, K2 1.000 metroko proban. Alemania izan da txapeldun eta Serbia bigarren.

Peña eta Cubelos, helmugara iritsi berritan. (Baleike.eus) Denboraldi bikaina ari dira egiten Iñigo Peña eta Francisco Cubelos. Munduko Kopan bi proba irabazi eta gero, gaur Europako Txapelketan brontzezko domina lortu dute. Hasieratik gogor abiatu dira eta lehen postuetan egin dute ia estropada osoa. Lehen 250 metroak hirugarren postuan pasatu eta gero, Hungariako ontzia gainera etorri zaie estropadaren erdialdean, baina azken txanpan berriro erritmoa bizitu dute, eta Espainiako K2arentzat izan da podiumeko hirugarren koska. K2 1.000 metro (finala) 1. M. Hoff / M. Gross (Alemania) 2. M. Tomicevic / M. Zoric (Serbia) 3. F. Cubelos / I. Peña (Espainia) 4. T. Hufnagel / R. Ilyes (Hungaria) 5. O. Siniavin / M. Spesivtsev (Errusia) 6. R. Nekriosus / A. Oliknik (Lituania) 7. N. Ripamonti / G. Dressino (Italia) 8. P. Miadzvedzeu / I. Baicheuski (Bielorrusia) 9. C. Pretzmann / M. Graversen (Danimarka) Munduko Txapelketa izango dute hurrengo erronka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide