Xeyko langileek uztailaren 21erako manifestazioa deitu dute Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 14a

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bat egin dute Oikiako Xey lantegiko beharginen deialdiarekin.

Xeyko langileak, atzo, Gasteizen, Lakuan. (Argazkia: Bittor Bengoa) Xeyko langileek aste honetan bertan egindako agerraldian manifestazioa deitzeko asmoa azaldu zuten. Egin dute deialdia: uztailaren 21ean (ostirala), 19:00etan, Erribera kaleko magnolio aurretik irtenda. Enpresako zuzendaritzak Xey ixteko txostena aurkeztuta du, baina langileek enpresa bideragarria dela uste dute. Horregatik, lantegiaren egoera larriaren errudunak salatzeko eskatu diote beharginek Eusko Jaurlaritzari. Atzo, osteguna, Gasteizen, Lakuan, langileen ordezkariek bilera izan zuten Eusko Jaurlaritzako Lan Sailarekin. Bertan, erakundeak enpresarentzako inbertsore baten bila dabilela adierazi zien langileei, "enpresa berriro martxan jartzeko, eta ahalik eta lanpostu gehienak mantentzeko". Uztailaren 3tik greba nugagabean dira Xeyko langileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide