Gurutze Gorriak Zarauzko hondartzan egin du erreskate gehien ekainean

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 13a

Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, Gipuzkoan, guztira, 1.136 sorospen eta erreskate egin zituzten ekainean. Zarautzen egin dituzte erreskate gehienak: 28. Zumaian Itzurun hondartzan, berriz, lau lagun erreskatatu zituzten joan den hilean.

Zarauzko hondartza jendez lepo. (Lorentxo Portularrume) Gurutze Gorriak 1.136 sorospen eta 51 erreskate egin zituen ekainean Gipuzkoako hondartzetan, iaz sasoi horretan baino 128 artapen gehiago. Gipuzkoako hondartza gehienetako denboraldia ekainaren 15ean hasi zen, nahiz eta Donostian ekainaren 1ean eta Orion hilaren 3an hasi ziren. Elkarteak jakinarazi duenez, sorospen gehienak ebakiengatik eta zauriengatik egin dituzte. Erreskate gehienak, 28, Zarauzko hondartzan egin dituzte. Aldiz, 16 erreskate egin dituzte Donostiako Zurriola hondartzan, eta lau Zumaiako Itzurunen. Joan zen ekainaren 16an Felix Zubia Zarauzko Gurutze Gorriko boluntarioari egindako elkarrizketa argitaratu zuen Gipuzkoako Hitzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide