Xey-ko langileek elkarretaratzea egin dute Lakua aurrean

Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 13a, 11:21

Langileak, gaur, Lakua aurrean. (Baleike) Zumaiako Xey enpresako beharginak Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko arduradunekin bildu dira gaur goizean, bizi duten egoeraren berri emateko. Era berean, beste hainbat langile Lakua aurrean bildu dira, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diote lan gatazkan inplikatu dadila. Eusko Jaurlaritza enpresaren akzioen %33aren jabe da. Enpresako zuzendaritzak joan zen astean aurkeztu zuen enpresa ixteko txostena, irtenbide bakarra lantegia likidatzea dela argudiatuta. Eroslerik agertu ezean, beraz, behin betiko itxiko da Xey. Guztira 170 langile ditu enpresak, eta horietatik 140k Oikian egiten dute lan. Uztailaren 3tik greba mugagabean dira langileak, eta ordutik hainbat protesta egin dituzte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide